Zelan Egiten Dugun

Habien eguneroko erritmoa hurrengo printzipioen arabera ezartzen da:

  • Harreman afektiboa norbanakoa eta pribilegiatua. Presarik gabeko laguntza eskaintzen dugu, errespetua adieraziz eta haurraren mugimenduei arreta berezia jarriz, begiradei, laztanei; norbanako bakoitzaren garapenaren erritmoak errespetatzen dituen laguntza, etengabeko behaketarekin, epaitu barik.
  • Haur besoetakoek benetako etxe batean euren autonomia garatuko dute, haien ikasketa-prozesuan  benetako eta babestutako testuinguru batean hazteak suposatzen duenarekin, bertan seguru sentituko dira eta baloratu ezin dituzten arriskuetatik at.
  • Haurrek ez dute bakarrik jolasten, baizik eta bizi egiten dira, eta gainera, euren garapenaren parte aktiboa ere badira. Erabat oinarrizkoa da haur besoetakoen ekintza autonomoa, mugimenduen ikaskuntzaren ekimen propioetan oinarrituz. Mugimendu horien eraginkortasunaz ohartzen direnean pozik sentitzeko, ikasten ikasteko eta hasi direna amaiera arte eraman ahal izateko.